martes, 8 de diciembre de 2015

PREMIERE PRO CS6

Taldeetan lan egiten hasi gara. Andonik zer egin behar dugun azaldu ostean "premiere pro cs6" izeneko programa erabili ko genuela esan zuen. Deskargatu, (ez edozein lekutik), eta talde bakoitzak bere portatilean instalatu behar zuen egin behar dugun filma egiteko.
Hau deskargatu eta instalatu ondoren, gure bideoa egiten hasi ginen, hurrengo egunean aurkeztu ahal izateko. Egiten hasi orduko, hainbat sailtasunekin topo egin genuen. Ez genekien ondo erabiltzen, baina tutorialekin eta poliki-poliki saiatzen konturatu ginen oso erraza zela.
 

lunes, 30 de noviembre de 2015

MARRAZKI BIZIDUNAK!

Gaurko klasean, marrazkiei bizia emateko programak aztertu ditugu. Lehenengo taldeka jarri, eta marrazki bizidunak egiteko programak bilatu ditugu. Hainbat  ikusi ostean, "WIDEO" izenekoarekin gelditu gara. 
Programa honek hainbat gauza egin ditzake; marrazkiak, haiek bakarrik mugitu, soinua jarri, edozein eszenatoki erabaki... 

Hamaika baliabide ematen ditu Wideo programak
  • musika jarri
  • argazkiar sartu
  • ahotsa jarri / kendu
  • ...
beste programa batzuk ikusi ditugu, adibidez; Story bird, Powtoon, Goanimate, Story jumper, Culture stree 
Ikusten dugunez, gehienak ingeles dira, eta askok eginkizun berdinak dituzte; argazkiak sartu, ahotsa eman... Batzuk besteak baino sinpleagoak ziren, eta baliabide gutxiago ematen zituzten. 

Hona hemen gure wideoa: 

lunes, 23 de noviembre de 2015

GIZARTE DIGITALA

Gaurko klasean hainbat gauzetaz hitz egin dugu. Lehenengo irakasle berria ezagutu dugu, Andoni. Honen ostean, bakoitzak bere pertsonaren definizio txiki eta labur bat egin genuen, guztiok hobeto ezagutzeko.Behin hau amaituta, eta ikasgaiaren ebaluazioa nola izango den eztabaidatu ondoren klasearenkin hasi ginen.

Lehengo Identitate Digitalarekin hasi ginen, (Identitate digitala interneten sortzen dugun perfil birtuala da,  hau da, gu garena era digitalean eraldatua). Gero, Bing Bang Datari buruz, bideo batzuk ikusi genituen. 


Honekin batera, Interneteko arriskuak eta honen erabilpen zuzena erakusten dituzten bideo batzuk ikusi genituen. Amaitzeko PBLaz hitz egin genuen, (PBLa, ikaskuntza proiektu bat da, non ikaslea bere jakintasuna bilatu behar duen )

Baita ere saraen dauden arrizkuei buruz hitz egin dugu. bideo batzuk ikusi ondoren konturatu gara, guk ez garela sareen jabe, eta kontu handiz ibili behar garela. 

 
IRITZIA
Nire ustez, gure gizartea, gero eta informatizatua egongo da, horregatik haurrei gaurko teknologiari sarrera eman behar diegu. Hau da, txikitatik umea, teknologiarekin harreman egon behar da. Baina kontuz, ezin ditugu haurrak haien kabuz internetetik nabigatzen utzi, erakutsi behar diegu, nola erabiltzen diren gure teknologiak.